Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

eduvlogak

herranbitakora — 2008-02-06 GTM 1 @ 20:41 Tagak:

 Bideoen erabilera blogetan
Irakasleak eskatutako lanari erantzunez, ondoko alderdi hauek azpimarratuko nituzke.
Oso interesgarria iruditu zait irakasleak komentatzeko eman digun bloga. Alde batetik, bideoen erabilerak erakargarriagoa egiten duelako edozein bitartekari, gure kasuan, irakaskuntza.
Gainera, eskaintzen dizkiguten bideoak hezkuntzaren ingurukoak direnez, lotura izango dute gure helburuarekin, hau da, edublogak sortzearekin.
Eta azkenik, eskaintza oso zabala dagoenez, aukera izango dugu gure beharretara egokitzeko.
Euskal ahozko literatura ematen ari garenez, oso ederra iruditu zait bideo-muntaia hau ikasleei Xalbador aurkezteko.